2012-05-21

Aditu erakundea

Erakunde honek drogen buru sentzibilizazioa egiten dute. Beraiek informazioa ematen dute eta proiekto batzuk daukate, harreman etxe bat adibidez.

Pasa zaitez bere webgunetik

Droga Motak


KANNABISA
Kannabisa gure gizartean kontsumitzen den legez kanpoko droga nagusiena da. Bere kontsumoa oso zabalduta dago, eta askok legaltasun itxurarekin bizi dute droga hori. Ez da ahaztu behar, ordea, kannabisak ondorio larriak izan ditzakela gure osasunean. Horregatik, beharrezkoa da droga mota horren inguruko informazioa izatea.
Kannabisa landare bat da, eta bere hostoak, loreak eta zurtoina erabiltzen da. Landare horretatik droga ezberdinak ateratzen dira, eta horiek modu ezberdinean kontsumitu eta aurkezten dira. Haxixa, marihuana eta olioa dira kannabisetik ateratzen diren substantziak.

HAXIXA
Subtantzia hau lortzeko, kannabis landarearen hostoak arraspatzen dira, eta ondoren landare lehorretik ateratzen den hautsarekin nahasten da. Xafla moduan heltzen dira kontsumitzailearengana, eta tabakoarekin batera nahastuta erretzen da. Kasu askotan, beste substantzia batzuk ere nahasten zaizkio haxixari.

MARIHUANA
Substantzia hau landarearen hosto, zurtoin eta lore lehorretatik lortzen da. Tabakoarekin nahastuta erretzen da, zigarro moduan.


KOKAINA
Kokaina hauts zuri finaren itxura duen droga da. Koka izeneko landarearen hostotik ateratzen da substantzia hori, eta kontsumitzeko modu ezberdinak daude. Horien artean nagusiena eta baita ezagunena ere, kokaina arnastea da, hau da, esnifatzea. Hala ere, badira beste modu batzuk: erretzea eta berna barnetik injektatzea esaterako.

Drogak dakarten ondorioak

Era askotako ondorioak eragiten ditu gorputzean droga bakoitzaren ezaugarrien, ondorioen eta toxikotasunaren arabera. Honekin batera, adimenaren jarduera, sentipenak eta jokabideak aldatzen dituzte.

Drogen kontsumoa,ez ditu soilik arazo fisikoa, arazo psikologikoak ere baditu.Arazo psikologiko garrantzitsuena zera da:pertsonen nortasuna kentzen duela.Horren ondorioz, gure familiarekiko eta lagunekiko harremanak aldatzen dira eta arazoak hasten dira.Gainera, lan munduan oso zaila da sartzea menpekotasuna izanez gero.

Nire ustez arazo nagusiena, dudarik gabe menpekotasuna da.Hasiera batean, joku bat dela pentsatzen duzu baina azkenean konturatzen zara guztiz engantzatuta zaudela eta ezin duzula utzi.hori dela eta ,garrantzitsuena da drogari ezetz esatea da!!!

RELATO DE UNA MUJER DROGADICTA (campaña de prevencion fundacion alma y a...

Blog baten hasiera

Blog honetan hitz eingo dugu drogen eraginen buruz, eta hainbat drogazaleen bizipenak ikusiko dugu. Denon artean ikusiko dugu nola drogen erabilpena bizitza aldatzen dutela.

Espero dut zuen laguntzarekin komunitate bat hastea. Blog hau lehen pausua izango da, gero wikia eta foro batekin lanean hasiko gara.

eskerrik asko zuen laguntzagaitik.